XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara emen Lartaun, etorri berria degu.

Burruka bide onetik eramango dula, itz ematen dio osabari.

Gallurretako aize otzak erdoi beltzarana erantsi dio, bizar luzedun eta arpegi zurbil abaildua dago.

Ala ere, eraso-aldiari ekiteko urduri.

Talde-buruak bildu-arazten ditu ta bakoitzari egin bear duana esan.

Orain badakite urrengo egunean erasoa nundik eta nola egin.

- Kantabroak altxatuko dira, bañan biar ez ditugu ondoan izango, gure indar eta adore utsekin ondatu egin bearko etsaia.

Arru-alde gañean, azken-aginduak emango dizkizuet.

Auetxek dira Lartaun'en itzak.

Beste zarrekin batera, erromatarrei ezezko erantzuna ematera, arru-ertzeraño joateko baimena eskatzen dio Lekobide'k.

Illobak osabari ezetzik ezin eman.

Danok atseden-egitera joateko agintzen du, biaramon egun sentian erri osoa arruan egon bear du ta.

Lartaun Lekobide'kin txabol-aldera dijoa.